Albisteak
Mus eta eskoba txapelketarekin hasi dituzte festak Narrondon
— 2022-07-09Mus eta eskoba txapelketarekin hasi zituzten festak atzo, ostirala, Narrondon. Arratsldeko 20:00etan suziria bota zuten jaiei hasiera emateko, eta ondoren mus eta eskoba txapelketa izan zituzten.
Egitaraua:
Uztailak 9, larunbata
12:00 Tortilla patata lehiaketa. Osagarriak jai batzordeak jarriko ditu (patata, tipula, arrautzak, olioa, sua). Beharrezko tresnak norberak eraman beharko ditu. Ondoren tortillak bertan jango dira entsaladarekin.
15:30-18:30 Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
17:00-17:30 Txokolatada
18:30 Lopeneren zezenak eta poniak.
20:30 Sardina jana doan (saiheskia eta edaria ordainduta). Jarraian Gauargi erromeria.
Uztailak 10, igandea
11:30 Asto proba Ibai Etxabe-Artabilla
13:30 Herri meza. Ondoren bazkari herrikoia Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin. Izen-ematea 648 828 298 telefonoan.
Menua 28€: Bertan prestatutako paella, bakailua tomate eta piperrekin, tarta, kafea eta izozkia.
Haurren menua 6€: Paella eta izozkia.
Ondoren Jagoba eta Maddalen trikitilariak.
20:00 A GUSTO! monologoa Gorka Aginagalderen eskutik.
Argazkiak: Narrondoko festa batzordea
Egin zaitez bazkide