Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Santa Zezilia ospatuko dute gaur Ertxiña musika eskolako ikasleek. Kalez kale ibiliko dira, ‘Musikalean’ kanta jotzen eta abesten, bandaren, trikitien eta panderoen laguntzarekin.
Arratsaldeko 17:30ean hasiko da kalejira, eta ikasleak bi taldetan banatuko dira. Alde batetik trikitiak, panderoak eta ikasle gazteenak kantuan, eta bestetik, banda gaztea. Bakoitzak bere ibilbidea egingo du eta plazan elkartuko dira.