Albisteak

Nafarroako hegoaldean euskara hauspotzen laguntzeko Errigora otarrak salgai Zestoan

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” Errigora kanpaina martxan da Zestoan ere. 50 euroren truke, Nafarroa hegoaldeko baratzetako produktuez osatutako saskiak eskura daitezke azaroaren 14a bitartean herriko dendetan, tabernetan, Herri Eskolan, egoitzan edo e-posta honetan: portalekulturelkartea@gmail.com. Saskien salmentarekin lortzen den irabazien %25a zonalde horretan euskara hauspotzeko erabiliko da.

Duela bost urte AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora lotuta abian jarritako kanpaina da. Ekimen honen helburua, Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herriko plazetan kokatzea, “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea eta herrigintzari, auzolanari, nazio-eraikuntzari… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea dira, lan molde honen beharra eta indarra goraipatuz.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide