Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” Errigora kanpaina martxan da Zestoan azaroaren 20ra arte. Nafarroa hegoaldeko baratzetako produktuez osatutako hiru saski eskura daitezke aurten: saski beltza (betikoa 50€), saski berdea (ekologikoa 60€) eta saski zuria (berezia 70€) aukeran. Jasotako diruaren %25 zonalde horretan euskalgintza sustatuz euskara hauspotzeko erabiliko da.
Herriko dendetan, tabernetan, Herri Eskolan, Egoitzan, AEKn edo portalekulturelkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita eskura daitezke. Saskiak Portalen eta Laranjadi plaza aurrean daude ikusgai.