Albisteak

Naroa Agirre Ados Pilota Klubaren Binakako Txapelketa Nagusiko finalean izango da

Ados Pilota Klubaren Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdiak jokatu zituzten joan den larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Naroa Agirre zestoarra lehen mailako finalerako sailkatu zen, Goiuri Zabaleta bikotearekin batera, Ainhoa Ruiz de Infante eta Oihana Orbegozoren aurka 22-12 irabazita. Finala martxoaren 5ean jokatuko da, goizeko 11:30ean, Zumarragako Beloki frontoian. Hamaika telebistak zuzenean emango du partida.

Finalerdien aurretik eskualdeko pilotariek jokatu zituzten partidak, eta horien artean zeuden Aitana Ulazia, Malen Ayesa eta Malen Huegun.

 

Argazkiak: Eduardo Agirre




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide