Albisteak

Naroa Agirre pilotari arroarra Emakume Master Cup Txapelketan

Emakume Master Cup Txapelketan murgilduta dabil Naroa Agirre arroarra. Promozio mailan jokatzen du Agirrek, Maddi Unanue bikote azpeitiarrarekin batera. Guztira 42 bikote ari dira parte hartzen maila horretan. Pasa den igandean hasi zen txapelketa Gasteizen. Jokatutako lehen bi partidak irabazi zituzten Agirre eta Unanuek. Hurrengo kanporaketa otsailaren 17-18ko asteburuan izango da, Larrabetzun (Bizkaia).

Txikia zenetik maite ditu frontoiak arroarrak. Herrian antolatutako txapelketa guztietan parte hartzen zuen, bikoteka zein banaka. Eskolarteko kirola amaitu zuenean, argi zeukan pilotan jokatzen jarraitu nahi zuela. “Ez nuen futbolean aritzerik nahi, niri pilota gustatzen zait” azaldu du Agirrek.  2015. urtean Naroa eta beste hiru zestoarrez osatutako taldea Gipuzkoako Pilota Txapelketan azpi-txapeldun izan zen.

Zestoako pilota taldearekin entrenatzen du astean bitan. “Azpeitiko Emakume Txokoan adibidez, gehiago dira. Zestoan ordea, momentuz bakarra naiz” adierazi du arroarrak.

Argazkiak: Eduardo Agirre




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide