Albisteak

Naroa Agirrek bi txapela jantzi ditu aste honetan

Gelditu ere egin gabe dabil Naroa Agirre pilotari arroarra eta emaitzek erakusten dute egiten ari den lana. Aurreko astean bertan, bi txapela lortu ditu. Irailaren 12an jokatu zen Miranda de Ebron, Garfe enpresako binakako emakumeen pilota txapelketa,  Garai- Agirre (22) Aldaregia-Ruiz de Larramendi (10) . Garaik oso ondo errematatu zituen tantoak eta Agirrek ia ez zuen kale bakar bat ere egin partida osoan.

Atzo, igande arratsaldean, jokatu zen Santo Cristo de Otadia 50. torneoan lortu zuen asteko bigarren txapela, Altsasuko frontoian, Naroa Agirrek:  Leire Garai- Naroa Agirre (18 )  –  Irati Igoa-Sonia Alonso  ( 12).

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide