Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Emakumeen esku pilotako IV. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko du larunbatean Naroa Agirrek Bilboko Bizkaia frontoian. Atzo, asteazken arratsaldean, egin zuten material aukeraketa. Arratsaldeko 15:15ean hasiko da 3 eta 4. postuak jokatuko dituzten Larrarte-Oses eta Garai-Gaminde bikoteen arteko partidua eta ondoren izango da final handia; Aldai-Mendizabal bikoteak Arrizabalaga eta Agirreren aurka jokatuko duena. Finalerako pasea nahiko erraz lortu zuten Arrizabalaga eta Agirrek, Garai eta Gaminde 8 tantotan utzita. EITB 1ek zuzenean emango du partidua.