Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Naroa Agirre herriko pilotariak erronka berri bati ekingo dio aurki. Euskal Pilota Selekzioa ordezkatuko du Frontballeko Munduko Txapelketan, emakumezkoen 23 urtez azpiko kategorian.
Lehiaketa Mexikon, Mexiko Hirian, jokatuko da azaroaren 9tik 15era bitartean. Agirre eta beste zazpi euskal pilotari ariko dira Munduko Txapelketan, bakoitza bere kategoriako txapela eskuratzeko lehian arituko delarik.