Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Naroa Agirrek GRAVNI pilota txapelketako finala jokatu zuen pasa den larunbatean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Aurreko partiduan Errioxaren aurka jokatu behar zuten baina aurkariak ez ziren agertu eta zuzenean finalera pasa ziren gipuzkoarrak.
Larunbatean Bizkaiaren aurka jokatutako partidan 11-22 galdu zuten baina egindako lanarekin gustura agertu da Naroa, ondo ibili da. Txapelketako gazteena izanik, lan bikaina egin du arroarrak.
IRUZKINDU