Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Naroa Agirrek Munduko Pilota Txapelketa jokatu du Euskal Selekzioarekin. Bi urrezko domina eta brontzezko bat eskuratu ditu Alziran (Valentzia) jokatutako txapelketan. Horrez gain, 21 urte azpiko jokalari onena izendatu dute.
Gaur eguerdian herritarrek harrera egin diote Agirreri plazan. Plaza jendez bete da piltoariari merezitako omenaldia egiteko.