Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Valentziako Alziran jokatu da Munduko X. Pilota Txapelketa aste honetan. Txapelketa honen baitan, Suk 21 eta Absolutu mailetan jokalari onenak aukeratzen dira. Horretarako, selekzio bakoitzak berea ez den beste talde bateko hiru jokalari aukeratzen ditu eta 3, 2 eta puntu 1 banatzen dituzte. Horrez gain komite teknikoak ere bere puntuak ematen ditu. Puntuaketa honen arabera, Naroa Agirre izan da puntu gehien lortu dituena eta, beraz, Sub 21 kategorian mundu mailako onena. Euskal selekzioko Egoitz Amantegik ere sari bera lortu du maila Absolutuan.
Atzo amaitu ziren Mundialak eta txapelketaren itxiera modura afaria izan zuten talde guztiek eta bertan banatu zituzten dominak. Emakumezkotan Euskal Selekzioa izendatu dute munduko onena. Naroa Agirre pilotari arroarrak urrezko bi domina lortu ditu “Valentziako pilota” eta “Nazioarteko jokoa” modalitateetan. Bi finalak Valentziako selekzioaren aurka jokatu zituzten. Aurreneko modalitatean 21-7 gailendu ziren eta bigarrengoanĀ 6-3 irabazi zuten.