Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur, igandea, jokatu dira Nafarroako Emakumezkoen Master Cup txapelketako finalerdiak Uharte Arakilen. Naroa Agirrek eta Amaia Aldaik osatutako bikoteak 22-17 irabazi dute Andrea Adaregia eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka jokatutako partida.
Partida hori irabazita, txapelketako finalera sailkatu dira pilotari arraoarra eta bere bikotea. Laia Salsamendi eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurka jokatuko dute finala, uztailaren 3an, Iruñako Nafarroa Arena pilotalekuan. Partida hori zuzenean jarraitu ahal izango da EITB1-en.