Albisteak

Naroa Agirrek Nafarroako Emakumezkoen Master Cup txapelketako finala jokatuko du larunbat honetan

Finaleko aurkezpena (Argazkia: Emakume Master Cup)

Eguerdiko 12:00etan hasiko da partida eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da, EITB1-en.

Naroa Agirrek eta Amaia Aldaik Nafarroako Emakumezkoen Master Cup txapelketako finala jokatuko dute larunbat honetan Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan. Laia Salsamendi eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurka jokatuko dute partida, goizeko 12:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, Osasun Sailak ezarritako edukiera bete arte. Bertaratu ezin duten zaleek norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango dute EITB1-en.

Antolatzaileek azaldu dute txapelketaren helburu nagusia lortu duela: “Nesken pilotari ikusgarritasuna eman eta herri edo auzo bakoitzeko pilotariei erreferentziazko txapelketa bat eskaini diegu. Puntu honetara iritsita, parte hartze eta ikuslegoaren arrakasta handia izan duen txapelketa bati ginga jarriko diogu larunbatean”.

Hitzordu bikoitza

Momentu oso onean dago Agirre. Larunbatean saio bikoitza izango du arroarrak. Goizeko finalaren ostean, Euskal selekzioarekin jokatuko du partida arratsaldean. Oiartzunen izango da hitzordua, Valentziako selekzioarekin aurka.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide