Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bertsolaritza eta pilota uztartzen dituen Udaberri Torneoko finala jokatuko du Naroa Agirrek datorren ostiralean. Hamabi pilotarik hartu dute parte txapelketan, lau taldetan banatuta; talde bakoitzak hiru pilotari eta bertsolari bat, botilero lanetan.
Agirrek Kukuprakak taldean hartu du parte, Iturriaga eta Orbegozo pilotariekin, eta Aitor Sarriegi bertsolariarekin. Finala, Bitxiloreak taldearen aurka jokatuko dute. Etxebeste, Etxekolonea eta Ruiz de Infante pilotariek Maialen Akizu bertsolariak osatzen dute taldea.
Beasaingo pilotalekuan jokatuko da partida, arratsaldeko 19:00etan hasita. Hamaika telebistan eta Berrian zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.
Argazkia: Eduardo Agirre