Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Naroa Agirre pilotari arroarrak urrezko bi domina lortu ditu Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioaren Munduko Txapelketan. Atzo arratsaldean jokatu zituen bi finalak, Valentziako pilota eta nazioarteko jokoa modalitateetan.
Bi finalak Valentziako selekzioaren aurka jokatu zituzten. Aurreneko norgehiagoka Valentziako pilota modalitatean jokatu zuten, eta 21-7 gailendu ziren. Bigarren finalean, berriz, nazioarteko jokoan aritu ziren, eta 6-3 irabazi zuten.