Albisteak

Narrondo-Zestoa martxa: Bidegorria behingoz amaitzeko eskaera egin diete herritarrek erakundeei

Narrondon hasi eta Zestoako plazan amaitu da Bidegorria amaitzearen aldeko martxa. Herriak lotu, bidegorria amaitu lemapean hainbat herritarrek Iraeta eta Narrondo arteko bidegorri zatia amaitzea eskatu dute. Azken asteetan aldarrikapen hori gero eta sona handiagoa hartzen ari da, Arroabeko herritarrek gaia agendan jarri ostean.

Martxaren amaieran hiru eskari egin dituzte:

  • “Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailari hasitako proiektua amaitzea eskatzen diogu, Bidegorri sarea amaitzea Aldundiaren ardura baita.”
  • “Urola bailarako Udalei, eta bereziki Zestoako Udalari, herritarren aldarriarekin bat egitea eskatzen diogu. Elkarturik, denek batera indar eginez, proiektua amaitzea eskatzen dugu.”
  • “Martxan bildutako eta etxean geratu diren herritar guztiei lanean jarraitzeko eta gure esku dagoen guztia egiten jarraitzeko deia egin diegu. Geldirik egonda jai dugula jakiteko nahikoa eskarmentu badaukagulako, zoritxarrez.”



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide