Albisteak

Narrondo-Zestoa martxa izango da azaroaren 26an, Bidegorria amaitzearen alde

Azaroaren 4an Bidegorriaren inguruko bilera izan zen Arroabean, herritarren eta Udaleko ordezkarien artean. Herritarren asmoa Bidegorria amaitzeko falta den zatia “behingoz” amaitzea da.

Gaia jorratzeko Arroabeko herritarrek batzorde bat eratua dute. Batzorde horretako kideek adierazi dutenez “ikusita berriz ere zenbat herritar bildu ginen, lanerako zer nolako gogoa dagoen, jendeak zein indar daukan… beste behin ere Bidegorria bukatzea herritarrentzat lehentasunezko gaia dela frogatu zen alde batetik. Horregatik lanean jarraitu beharra daukagu.”

Hori dela eta, bide instituzionala eta herri ekimena abiatuko dituzte Bidegorria amaitzeko helburuarekin: “bide instituzionalari dagokionez azaroak 24ko plenoan mozio baten bidez gure eskaerak eramango ditugu. Herri ekimenari dagokionez, lehen ekimena azaroaren 26an egingo dugu, Narrondotik Zestoaraino martxa bat egingo dugu. Zestoako plazan kontzentrazio zaratatsuarekin amaituz.”

Argazkian: Azaroaren 4an egindako bilera




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide