Albisteak

Narrondoko bertso afarirako sarrerak salgai

Narrondoko San Kristobal jaien egitarauaren baitan bertso afaria egingo dute datorren uztailaren 6an, larunbata, Gure Ametsa elkartean. Iluntzeko 21:30ean hasiko da saioa eta Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak jardungo dute bertsotan. Afarira joan nahi dutenentzat sarrera erosteko aukera duteĀ  dagoeneko, Bittarte erretegian eta Narrondo tabernan, 30 euroren truke.

Argazkia: Urola Kostako Hitza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide