Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurten 50. urtez ospatuko dituzte Narrondoko San Kristobal Jaiak. Urteurrena dela eta, egitarau oparoa antolatu dute datorren astebururako (uztalak 6,7,8 eta 10). Adin guztientzako ekintzak izango dira. Hemen egitarua:
Uztailak 6, ostirala:
20:00 Suziriak
21:30 Mus eta Eskola txapelketa. Izen-ematea, Mus T.xapelketa 25€ bikoteko. Eskola Txapelketa: 8€ laguneko.
22:00 Mus Txapelketa
Sariak: 1- Txapela + 240€ / 2- 180€ / 3- 150€ / 4- 120€
Auzoko lehen sailkatuarentzat trofeoa.
Eskoba Txapelketan ere saria egongo da.
Uztailak 7, larunbata
17:00 Ume jolasak. Ondoren, txokolatada
18:45 Gorriti / Lopene bere animaliekin. Amaieran, entzierroa.
21:00 Sardina-jana doan. Jarraian, IRATZAR erromeri taldea.
Uztaialk 8, igandea
11:30 Desafioa. “Oikiako Peio” astoarekn eta Itziarko ” Jun o lehertu” giza proba taldea. Lehen aldiz plazaratuko dute 345kg-ko BILLABIER harria.
13:00 Herri kirol jaialdia. Aratz Muguerza eta Irati Astodoa, Luis Txapartegi eta Karmele Gisasola bikoteak arituko dita aizkoran, harri jasotzen, txinketan eta trontzan.
14:30 50. urteurrena ospatzeko bertso bazkari herrikoia Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertolariekin. Jaialdia Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaituko dute.
Menua: Zizika mizkak, bakailaoa tomatea eta piperrekin, sahieskia letxugarekin, postrea, kafea eta kopa: 28€
Umeentzako menua: 10€
Izen-ematea; 648 828 298 edo 628 245 780 telefonora deituta.
Uztailak 10, asteartea
10:30 Zestoako Idiakaitz txistulari taldea
11:00 Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa karpa azpian.
19:00 DEMAK, Araitz eta Garazi trikitilarik alaiturik Atunaren IDIA – Artabillaren BEHIA – Etxeberriren Zaldia. Ondoren, karpa azpian, sagardo dastaketa pintxoekin. 2018ko festei amaiera emango zaie Araitz eta Garazi trikitilariekin.