Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Azaroaren 14an, ostiralez, Alonderon egingo da “Neguan zeure burua zaintzen ikasi” izeneko hitzaldia, 10:00etatik 11:00etara.
Neguan ohikoak diren gaitzei, sukarra, gripea, kongestioa eta abarri buruz ariko dira bertan, eta baita ere hartu beharreko neurriak eta larritasun-zeinuak zein diren azalduko dira.
Hitzaldia hirugarren adineko pertsonei zuzenduta dago, eta izen-ematea Zestoako Osasun Zentroan edo Kiroldegian egin daiteke azaroaren 12ra arte.
Ikastaroa hau antolatu dute elkarlanean, Zestoa Zaintza Sarearen parte diren, Zestoa Osasuntsu, Osakidetza-Donostialdeako ESI eta Zestoako Udalak.