Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

“Nerabe bat gure bizitzan” kafe tertulia eskainiko du Izar Arregi psikologoak, bihar, hilak 25, arratsaldeko 18:30ean Gaztelekuan. DBHn dauden gazteen gurasoei zuzendutako solasaldia izango da. Seme alabak nerabezarora iristeak aldaketa handia suposatzen du eta horrek guraso askorengan ezinegona sortzen du.
Leire Otaegi Gaztediko saileko arduradunak azaldu du Zestoako gazteengan aldaketa handienak DBHn hasten direnean ematen direla. “Zestoako eskolatik irten eta Azpeitira joaten dira, lagun berriak egiten dituzte… horrek aldaketa handia suposatzen du euren bizitzetan” azaldu du Otaegik. Bizitzako ziklo honen inguruan hitz egingo du Arregik biharko saioan.