Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Herriko nerabeekin bideo-deiak egiten hasi zen pasa den astean Leire Otaegi Zestoako Udaleko Gaztedi Saileko arduraduna. DBHko ikasleei deitzen die eta kuadrilaka egiten dituzte solasaldiak. Konfinamendu egoera nola ematen ari diren galdetzen die Otaegik eta nerabeek euren esperientziak partekatzen dituzte, eguna nola antolatzen duten, ea kirolik egiten duten, aisialdirako denborarik baduten…
Deiak oso ondo hartzen dituztela nabarmendu du Otaegik eta orokorrean “oso aspertuta” daudela. Eskolako kontuekin kezkatuta daudela dio Gaztedi Saileko arduradunak, “ez dakite eskolara noiz itzuliko diren, azterketak egingo al dituzten, ze nota izango dituzten”. Datozen asteetan deiak egiten jarraitzeko asmoa du, “feedcback ona” jaso duelako.
“Zibergaztelekua” martxan
Haur eta gaztetxoek Aste Santutako oporrak hartu zituztenean egunero ekintza bat proposatzen hasi zen Zestoako Gaztelekua. Oporrak amaituta, ekimenarekin jarraitzea erabaki dute. Egunero etxean egiteko erronkak eta bestelakoak argitaratzen dituzte Udaleko webgunean.