Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak martxan jarritako 12-16 urte bitarteko nerabeen parte-hartze prozesuko bilera egin zuten atzo jubilatuen tabernan. Arratsaldeko 19:00tan hasi zen batzarra eta 60 nerabe inguru bildu ziren.
Nerea Goikoetxea eta Lorea Ilundain zinegotziek eman zien hasiera bilerari proiektu hau nondik sortu zen eta zer helbururekin esplikatzen. Udazkenean eskualdeko eskoletan egindako bileretan, nerabeek dinamika ezberdinen bidez egin zituzten proposamenak aurkeztu zituzten jarraian eta hauen bideragarritasuna nola ikusten zuten azaldu zien.
Ondoren, Alex Altolagirrek hartu zuen hitza eta parte-hartze prozesuaren bigarren fasea nola garatuko den azaldu zuen. Nerabeek aurkeztutako proposamenak aurrera eramateko lehen urratsa eman zen Asier Zulaika, Aitor Errasti eta Elaia Zunzunegiren laguntzarekin, gazte bakoitzak gehien interesatzen zitzaion edo parte hartu nahi zuen proposamena aukeratu zuen.
Proposamen bakoitza orri batean idatzita zegoen, eta nerabeek interesatzen zitzaienetan beren izena eta kontaktua jarri zuten. Horren bidez, WhatsApp taldeak sortuko dira, interesdunak bildu eta ekimenak aurrera eramateko, baita hurrengo pausoak adosteko ere.