Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkezten duten “Biba Zuek!” EITBko saioan izan zen atzo Aiora Urbieta. Xaboi komunitarioen proiektuaz aritu zen, eta berak azaldu zuenez, alde batetik, etxean erabiltzen dugun produktu arrunt bat modu erraz eta ekonomikoan egitea da helburua eta bestetik, bakarka egin beharrean, taldean lantzea. Bere proiektuak izan duen harrera onaz ere hitz egin zuen.
Gainera, argitaratu berri duen Geure gorputzean eta etxean burujabe liburua ere aurkeztu zuen.
Saioa ikus dezakezue hemen