Neskak
— 2016-12-03Opor giroan gaude eta lanerako gogo handirik ez daukat. Ondorioz, “Aztarka” honetan behin ere egin ez dugun gauza bat egitea bururatu zait: galderak bakarrik egitea. Erantzunak, batzuk badakizkit baina beste batzuk ez. Dakizkidanak opor bueltan kontatuko dizkizuet. Kontuan hartu argazkiari sakatzen badiozue, pixka bat handiago ikusteko aukera izango duzuela. Hara, galdera sorta:
- Noizko argazkia ote da (zein hamarkadatakoa)? Erreparatu gurdiari batez ere, edota lurrari.
- Non dago aterata, alegia, zein tokitan daude gure neskatoak? Erreparatu etxeen itxurari.
- Herrikoak ote dira edo kanpokoak (urzaleak)? Ez dut uste gaur egun biziko direnik baina, agian, beren seme-alabak biziko dira eta horien antza izango dute.
- Zer nolako aldaketak izan ditu lekuak, gaur egungo itxurarekin konparatuta?
Abenduaren erdi aldera izango dugu elkarren berri.
Post scríptum: Luzeegi idazten dudan kexa iristen zait askotan eta, beraz, hemen motz askoa!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide