Neskak (II)

Gogoratuko duzue aurrekoan Aztarka honetan jarritako argazkia: bi neskato behi batekin gurdi baten ondoan. Asmatu ote dituzue galderak? Tira ba…

Argazkia 1930ekoa da. Gurdiaren itxuragatik ikusten da ez dela mende hasierako argazkia. Erreparatu gurdiari: desagertu dira aspaldiko egurrezko gurpil haiek; hemengoak pneumatikodunak dira. Kaxa, berriz, zerrategi industrial batean egina dela ematen du.

Non aterata dagoen argazkia? Geuk ere kostata antzeman genion. Gure argazkia atzekoz aurrera zegoen eta ezin tankerarik eman. Ikusten genuen, bai, Zestoako kaleren bat zela baina ezin, harik eta behar den bezala jarri genuen arte. Orduan bai: Erdikalea garbi ikusten zen: atzetik aurrera hasita, Bizkainoneko etxea (gaur egun Mollergi dagoen etxea), Pagionekoa, Zubia familiarena eta beste etxe bat. Beste etxe bat? Bai, 1940ko hamarkadan, udaletxea handitzeko bainuetxeari eta aranburutarrei erosi zitzaien etxea (oraindik ere nabaritzen da udaletxearen paretatan; pareta desberdinak dira). Erreparatu lurrari ere, plazakoaren antzekoa da.

A! Eta neskak zein diren? Horixe nik ez dakidana.

Hemen jarri dudan argazkia ere, lehengokoaren “senidea” da, itxura denez. Ezetz asmatu nondik aterata dagoen!

Argazkiaren jatorria: www.todocoleccion.net




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg