Albisteak

Nesken senior mailako futbol taldea osatu nahi du herritar talde batek

 Orain arte, futbolean jokatu nahi zuten neskek, kadete mailara arte jokatzeko aukera soilik izan dute. Hori dela eta, orain, senior mailako futbol taldea osatu nahi du herritar talde batek. Zestoa eta inguruetako auzo zein herrietako neskei proiektu honetan parte hartzeko dei egin diete. “Futbolean jokatzea gogoko baduzue, animatu zaitezte” adierazi dute. Entrenamenduen ordutegiak bakoitzaren beharretara moldatuko direla azaldu dute eta kanpoan astea pasatzen dutenei ere parte hartzeko mezua luzatu diete. Interesatuek Oihane Goikoetxea edo Jare Eizagirrerekin jarri beharko dute harremanetan.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide