Nondik zabiltza?

Oporretara joan diren hainbat herritarren argazkiak ari gara jasotzen eta mapan kokatzen. Zeurea falta zaigu!

Urrun ala gertu, hondartza inguruan ala mendian, ekialdean ala mendebaldean, lagunekin, familian, bikotearekin ala zeure buruarekin, abenturaz abentura ala mojitoz mojito; zeure erara, baina oporretan bazaude, emaiguzu inbidia pixka bat.

Bidali argazkia info@danbolin.eus helbidera ala Whatasapp bidez (722 60 92 65) eta mapan kokatuko zaitugu!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide