Odol ateraldia egingo dute ostiralean Alonderon
Danbolin— 2022-07-12
Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango da datorren ostiralean, hilak 15, Alonderoko kultur aretoan. Ateraldiak arratsaldeko 16:30etatik 20:30era izango dira.
Emaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute 628 048 866 telefono zenbakian. Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte odola ematera, uda sasoian odol emaile gutxiago izaten baitira.