Odola emateko aukera izango da asteartean Alonderon
Danbolin— 2022-01-21
Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango da datorren asteartean, hilak 25, Alonderoko kultur aretoan. Ateraldiak arratsaldeko 16:30etatik 20:30era izango dira. Emaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute 628 048 866 telefono zenbakian.
Zestoako Odol Emaileen elkarteko kideek adierazi dute”izugarrizko beharra” dagoela: “Pandemia dela eta, zenbaki gorritan gaude eta zestoarrak astearteko ateraldian parte hartzera animatu nahi ditugu. Herrian parte hartze oso ona izaten dugu beti baina oraingoan bultzada bat gehiago behar dugu. Bestalde, herriko okindegiei eskerrak eman nahi dizkiegu ateraldi bakoitzean ogia oparitzen digutelako odol emaileei merienda emateko”.