Odola emateko aukera izango da astelehenean, kiroldegian
Danbolin— 2021-05-21
Odol ateraketak kiroldegian
Zestoako Odol Emaileen elkarteko kideek adierazi dute 60 lagun behar dituztela astelehenerako.
Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango da datorren astelehenean, maiatzak 24, kiroldegian. Ateraldiak arratsaldeko 16:30etatik 20:30era izango dira. Emaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute 628 048 866 telefono zenbakian. Zestoako Odol Emaileen elkarteko kideek adierazi dute 60 lagun behar dituztela astelehenerako eta herritar guztiak odola ematera gonbidatu dituzte.Covid-19an positibo eman dutenek, positiboa jaso eta 28 egun beranduago eman ahal izango dute odola, eta positibo batekin kontaktuan egon direnek, bigarren PCR proba egin eta 28 egunera.