Odola emateko aukera izango da ostegunean Alonderon
Danbolin— 2022-09-27
Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango da datorren ostegunean, hilak 29, Alonderon. Ateraldiak arratsaldeko 16:30etatik 20:30era izango dira. Emaileek aurrez hitzordua hartu beharko dute 628 048 866 telefono zenbakian.