Albisteak

[OHARRA] Bidegorriaren aldeko martxa urriaren 20an izango da

Arroako Bidegorriaren Aldeko Taldeak bidegorriaren aldeko martxa antolatu du beste hainbat eragilerekin batera. Hasiera batean, urriaren 19an izatea aurreikusten zuten arren, azkenean, urriaren 20an egingo da. Martxak bi zutabe izango ditu, bata Zestoako plazatik irtengo da eta bestea Zumaiako Beheko plazatik, biak Arroako autobide aurreko biribilgunean elkartuko dira. Bertan, ekitaldia egingo dute eta ondoren Arroabean hamaiketakoa eta festatxoa izango da musikaz girotua.