Albisteak

[OHARRA] Gurutzeaga pilotaleku aurreko errepidea itxita egongo da ostegunetik astelehenera

Astelehenean hasi ziren Gurutzeaga pilotaleku aurreko errepidea eta espaloia berdintzeko obrekin. Bihar, osteguna, asfaltatze lanekin hasiko dira eta astelehenera arte itxita egongo da pilotaleku aurreko errepidea bi noranzkotan. Goizeko 08:00etarako itxiko dute bidea eta astelehenean, goizeko ordu berean zabalduko dute.
Herrira sartzeko gasolindegi ondoko sarrera, Enekosauztegi kaleko aldapa (Txanpinoia eta Mediku Etxearen ondoan dagoena)  edo Arozena hotel aurreko sarrera erabili ahal izango dira. Ireteteko, berriz,  gasolindegi ondoko irteera eta Arozena hotel aurrekoa.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide