Albisteak

Ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken arratsaldean

Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo dute datorren asteazkenean, otsailak 2. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da saioa eta ondorengoa izango da gai-zerrenda:

1.- 2021eko azaroaren 25eko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezkoa balitz.

2.- 2022ko aurrekontua, plantila organikoa, lanpostuen zerrenda, aurrekontua gauzatzeko araua eta barne kontroleko araudia.

3- Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren haserako onespena.

4.- Zestoan euskara sustatzeko 2022ko ekintza plana.

5.- Zestoako Udalaren hizkuntzen erabilera planaren 2022ko Kudeaketa plana.

6.- Udal argiteria publikoaren energia zerbitzuak eta mantentze lanak azpikontrataren kontratu aldaketa.

7.- Correos-i udal lokal baten lagapena.

8.- Kiroldegiko barne araudiaren haserako onespena.

9.- Erregu eta galderak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide