Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bihar, osteguna, Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo du Udalak, arratsaldeko 20:00etan hasita. Ondorengoa izango da gai-zerrenda:
1.- 2020ko maiatzaren 28ko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezkoa balitz.
2.- 2019 ekitaldiko Udal Aurrekontuaren Kontu Orokorraren eta Inbentarioaren behin-betiko onespena.
3.- 2020ko aurrekontu aldaketen berri ematea, Covid-19aren ondorioz.
4.- HAPOaren jendaurreko epearen luzapena, uztailaren 30era arte.
5.- “Orain ardura” ekimenaren mozioa.
6.- Erregu eta galderak.