Albisteak

Ohiko udalbatzarra egingo dute ostegun arratsaldean

Ostegun honetan, hilak 25, Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo du Udalak, arratsaldeko 20:00etan hasita. Batzarra telematikoa izango da. Ondorengoa izango da gai-zerrenda:

  1. 2021eko urtarrilaren 28ko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezkoa balitz.
  2. HAPOren aurrerakin dokumentuari aurkezturiko iradokizunei erantzuteko txostena onartzea
  3. Euskara ikasteko laguntzen araudi aldaketa
  4. 5G-aren hedatzeari buruzko luzapenaren inguruko mozioa
  5. Erregu eta galderak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide