Ohiko udalbatzarra egingo dute ostegun arratsaldean
Danbolin— 2022-11-23
Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo dute bihar, osteguna, arratsaldeko 20:00etan hasita. Ondorengoa izango da gai-zerrenda:
1.- 2022ko urriaren 13ko ez-ohiko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezko a balitz.
2.- Oinherri, Herri Hezitzaileak Sustatzeko Elkartearen eta Zestoako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena.
3.- Aurrekontu aldaketa.
4.- Kiroldegiko frontoiaren estalkia eraberritzeko proiektua eta pleguen onarpena.
5.- 2022 urterako enplegatu publikoen eta arduradun politikoen ordainsariaren % 1,5eko igoera.
6.- Teknologia Jasangarriaren Aldeko Urola Aktiboak “SG”aren inguruan aurkeztutako mozioa eta Udalaren
proposamena.
7.- Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, EHBilduren mozioa.
8.- Galdera eta erreguak.