Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo dute bihar, osteguna, arratsaldeko 20:00etan hasita. Ondorengoa izango da gai zerrenda:
1. 2023ko martxoaren 2ko ezohiko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezkoa balitz.
2. 2023ko Aurrekontuaren 1. aldaketa.
3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, sute edo hondamendi naturalek eragindako berreraikitzeen salbuespena.
4. Kotxe elektrikoen karga puntuaren erabilera 0.30 euro/kw kobratzeko ordenantza fiskalen aldaketa.
5. 2023rako EUDELel proposaturiko %2,5eko soldata igoera.
6. Zestoako Udala eta San Juan Fundazioaren arteko hitzarmena, eguneko zentroa, etxe tutelatuak eta Izarraitz zaintza proiektuaren kudeaketa.
7. Erregu eta galderak.