Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak bilketa egingo du datorren larunbatean, hilak 19, goizeko 10:00etatik 13:00era bitartean, Gesalaga kalean. Lekaleak, arroza, pasta, konpresak, pixoihalak, komuneko papera, esnea, olioa eta tostadak jasoko dituzte. Elikagaiak biltzeaz gain, ekarpen ekonomikoak egiteko aukera ere izango da.
Proiektuan ekarpena egiteko hiru aukera daudela gogorarazi dute biltegiko kideek: produktuak dohaintzan emanez, hileroko ekarpen ekonomikoa eginez (688 76 90 47 telefono zenbakira idatzita) eta boluntario bezala parte hartuz.
Argazkia: Urola Erdiko Kontseilu Sozialista