Oinarrizko produktuen bilketa handia egingo da gaurtik larunbatera bitartean
— 2024-12-13Orain dela lau urte jarri genuen martxan Oinarrizko Produktuen Biltegia Esklabak Zentro Sozialistan. Hilabetero Azpeitiako, Azkoitiako eta Zestoako 200 pertsonatik gora dira proiektu honen bidez lehengaiak jasotzen dituztenak, eta biltegia martxan jarri genuenetik 120 familiatik gora dira laguntza hau jaso dutenak.
Oinarrizko Produktuek Biltegia Esklabak Zentro Sozialistan aurkitzen da, eta hartzaileak bertara gerturatzen dira produktuak jasotzera; gerturatzeko zailtasunak dituztenei, berriz, produktuak etxera ematen dizkiegu boluntarioen bidez. Azpimarratzekoa da, proiektu honi ezinbesteko laguntza ematen dietela hilabetero laguntza ekonomikoa ematen dieten norbanakoek nahiz urtean zehar egiten ditugun hiru bilketa handietan euren ekarpena egiten duten herritarrek.
Youtubeko linka: https://youtu.be/yzVQwpUJPyQ
Egin zaitez bazkide