Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Hasi dituzte oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanak. 2019an, aurrekontu-partehartzailearen baitan, herritarren proposamenak jaso eta 2020an burutuko diren zenbait proiektu aukeratu ziren. Besteak beste, Zestoako erdigunean oinezko pasabideetako zenbait koska kentzeko lanak egitea onartu zen bertan. Gesalaga kaleko pasabideetako koskak kentzen hasi dira, baina herriko beste zenbait kaleetako koskak ere kenduko dituzte datozen egunotan. Hauek dira herriguneko irisgarritasuna hobetuko diren puntuak:
Gesalaga 3-5, 16, 22, 24
Gurutzeaga 1-Ariztondo 5
Bidezarra 2
Zubimusu 4
Lan hau burutzeko aurrekontua 5.013,514€-koa izango da.