Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ongarriei buruzko tailerra egingo dute bihar, osteguna, Iraetako baratzen gunean. Udalak eta Kutxako Ekoguneak elkarlanean antolatu du ikastaroa eta bertan, baratza ongarritzeko erabil daitezkeen ongarri ezberdinei buruz arituko dira. Ongarri berdeak zein modutan erabil daitezkeen ere azalduko dute.
Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta doan izango da. Furgobaratza ere bertan egongo da baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta hazi ekologikoak eskaintzeko.