Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Larunbat arratsaldean Onintza Enbeita, EH Bilduko jarduneko diputatua, zestoarrekin solasean izan da. Ekitaldia Udaletxe azpian izan da, eta ekainaren 26ko Espainiar Estatuko Hauteskunde Orokorren kanpainaren barruan egin da.
Marga Eizagirre Zestoako EH Bilduko zinegotziak gidatuta, Enbeitak zestoarrek egindako galderak erantzun ditu. Elkarrizketa horretan egoera sozioekonomikoa, Madrilera joateko zergatiak, Feminismoa, Diputatuen Kongresuko egoera,… izan dira gaietako batzuk.
Nahiz eta Madrilen ordezkaritza izan, garrantzitsuena Euskal Herrian egiten den lana dela esan du Enbeitak, eta koalizio abertzaleko ordezkariak “Madrilera aukerak zabaltzera” joango direla nabarmendu du.
IRUZKINDU