Albisteak

Oporrak bakean programarako familia bila dabiltza Wadna taldekoak

Zestoako Wadna taldeak aurten ere dei berezia egin die Oporrak Bakean programaren baitan saharar haurrak udan etxean hartzeko prest leudeken familiei. 130 familia behar dituzte programarako guztira, hauetako batzuk zestoarrak izatea nahiko lukete. Edozein zalantza edo galdera erantzuteko, harremanetarako bi telefono hauek: 650 966 698 eta 639 864 077.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide