Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Duela hiru bat aste Mont de Marsango espetxean hasitako martxak azkenaurreko etapa bete zuen atzo Fleury-Merogis eta Fresnes espetxeak lotuz. Azken honetatik ekingo dio gaur goizean martxak Pariseko manifestazio handiarekin bat egiteko. Euskal Herritik milaka lagun espero dira Parisen. Zestoatik atzo gauean atera zen autobusa 46 lagunekin eta iritsi berri dira Parisera.
Bakearen artisauek egin dute manifestaldirako deia. Apirilaren 8an ETAren armagabetzea gauzatu eta gero, Bakearen Artisauek bakean bizi den gizarte batera ailegatzeko lanean jarraitzen dute. Gaurko ekimenean, bake bidean beste urrats bat eman nahi da, presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko neurrien amaiera eskatuz.
IRUZKINDU