Oraindik garaiz zabiltza Mintzalagunen izena emateko!
— 2023-02-08Ikasturtea hastearekin batera hasi ginen biltzen mintzalagunok, askotariko taldetxoetan. Arrazoi batengatik edo besterengatik euskara praktikatu nahi duten kideei zuzenduta dago egitasmoa, ondo datorkigunean, presiorik gabe, mingaina euskaraz astintzeko.
Ikasturtea badoa aurrera, baina, lasai, ez zabiltza berandu. Euskara praktikatu nahi baduzu edota beste norbaiti euskara praktikatzen lagundu nahi badiozu, kafe edo garagardo baten bueltan, poteoan, mendian… ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!
Informazio gehiagorako, deitu 670 42 00 48ra edota idatzi zestoa@aek.eus helbidera. Euskaltegian bertan ere topatuko gaituzu!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide