Oraindik geratzen dira biharko Bertso Tramarako sarrerak
Danbolin— 2023-03-25Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, Bertso Trama saioa izango da bihar, hilak 26, Kultur Etxeko areto nagusian. Alaia Martin eta Aitor Bizkarra bertsolariak arituko dira kantuan, eta Jon Gurrutxaga arituko da gai jartzaile lanetan. Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da.Sarrerak Mollergi eta Portalen daude salgai eta Azpeitiko Sanagustin kulturgunean ere bai hamar euroren truke.