Oraindik lekua dago hainbat taldetan

Matrikulazio garaiaren azken egunetan gaude eta oraindik lekua dago hainbat taldetan. Hauxe da gure eskaintza:

Hasiera maila: euskara ikasten hutsetik hasteko ikastaroa. Astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara.

Bigarren maila: hasiera maila egina daukatenentzat. Astelehen eta asteazkenetan 16:30etik 18:30era.

Alfabetatzea: euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat, ikasketak euskaraz egiteko aukerarik izan ez zutenentzat edota euskal gramatikan sakondu nahi dutenentzat. Astean bi egunetan 2 orduko eskolak.

Urteroko eskaintza zabala ere badugu.

Informazio gehiago: 670 420 048 , zestoa@aek.eus edota Kultur Etxean (Axun Arrazola plaza 1)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide